XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta Lupori buruzkoak, edo bizimoduez diharduten testuei eskuzabalkiago eskaini zaizkienak (59-60, 75-76, 95, 102-104, eta bigarren partean: 135, 136, 138, 139, 141, 145, 148, 163. or. eta abarretan doazen oharpenak).

Liburuko erreferentzi sistema ongi trabatuari esker, erabiltzaileak inolako eragozpenik gabe atera liezaieke oharrei beren etekina.

3.2. Balio historiografiko eta didaktikoak

Hona iristean, ohar pare bat, liburuari ikusten dizkiogun baliozko alde nagusienei buruz: balio historiografikoaz, lehenik, eta didaktiko-pedagogikoaz gero.

Arestian esan da zerbait gure Lehen Ertaroaz jasan dugun, eta jasaten dugun, iker-hutsuneaz.

Historiografiaren berrikuntzan Ertaro osoan eta Modernoan ere aztertu beharreko asko baldin badugu, Lehen Ertaro hartaz areagokoak dira oraindik iluntasunak (liburu honek berak ere ongi erakusten du hori).

Eskasia horrelakoa izanik ere, gure Historiaren epealdi haren ezagutza hobeago bat zabaldu nahi izateko bestelako arrazoirik ere ez da falta.

Eskuartean dugun epealdiaren azken mendeetatik hasita ondoko Tarteko Ertaro eta Berantiarrean jaio zen Aro Garaikideraino luzatuko zitzaigun Euskal Herria.

Gero Industri Iraultza dator, eta gainerakoak, baina Euskal Herriaren ohizko ondare sozio-instituzionalaren erroak lehen erro hurbilak han zeuden, Lehen Ertaroan.

Liburu honetan ere nabarmentzen den ikuspuntu historiko honek badu muntarik gure iraganaren ulerpenerako, historilariak etengabe bilatu behar dituen segidatasun/etendura historikoen jokoa ulertzeko alegia.

Naziotasun guztien esentziak Historian bilatu eta egonkorki zaindu nahi izan dituen historiografiaren bidezidorretan galdu gabe (52), Bestelako testuinguru batean eta geroko prozesu eta lorpen oso desberdinekin, baina garai beretsuko esperientzia bat jasoz, historilari zenbaitek bisigotismoan ikusi zituen Espainiaren lehen erro bereizgarri iraunkorrak (nazionalak esaten zuten): Histori filosofiaren saiakeretan, ik. ORTEGA Y GASSET, J. (1922): España invertebrada. Madrid. Historilarietan: MENENDEZ PIDAL, R. (l947): Los españoles en la Historia, in: Historia de España. Madrid: Espasa-Calpe. SANCHEZ ALBORNOZ, C. (1956): España, un enigma histórico. Buenos Aires: Editorial Sudamericana. Honen kontrako bere ikuspide propiotik, A. Castro-k hainbat ideia zabaldu zuen: CASTRO, A. (1954): La realidad histórica de España. México: Ed. Porrua. Ik., gainera, En qué consiste la unidad y la identidad históricas de un pueblo eta El nosotros de las historiables colectividades humanas. in: CASTRO, A. (1973): Sobre el nombre y el quién de los españoles. Madrid: Tamus. 168-178 eta 188-208. Honetaz A. Castro-ren pentsamendua laburtuz: ARAYA, G. (1983): El pensamiento de Américo Castro. Madrid: Alianza Editorial. 90-98. Unibertsitate espianoleko eskuliburu ezagun batean: G. DE VALDEAVELLANO, L. (1963): Hacia un primer Estado nacional: La España visigoda, in: G. de VALDEAVELLANO, L.(l963): Historia de España. Madrid: Revista de Occidente. I, 271-365. Euskal Herria unitate historiko ulergarri bezala hartzen badugu, gerokoaren argibide bila V-X. mendeetara ere hurbildu beharra dago, eta horretarako eztenkada bezala ere ikusiko nuke, ba, liburu honen argitalpena.

Eta bide beretik, liburuak duen eskola-zerbitzu asmoa aipatu behar da.

Esan bezala, Irakaskuntzarako tresna da, horretarako pentsatu eta eratua...